CONCIERTO ESPECIAL – KONTZERTU BIKAINA
enero 11, 2018 No hay comentarios en CONCIERTO ESPECIAL – KONTZERTU BIKAINAArratsalde goxoa… berezia igaro dugu gaur Gisasola Egoitzan…
Etxeko lehioetatik hotza eta euria nabari da, baina barnean… musika goxoaz giroturik, guztion irriaz alaiturik… ez gara hotz, gustora baizik… eta gure irrifarreen erruduna nor den? Jose Maria Soroa musikagile aparta… gaur dena utzirik, guganaino, Zestoa-raino hurbildu eta arratsalde ezin hobea eskeini baitigu.
Ez genekien zure berri Jose Mari… eta gaur guztiz liluratuta utzi gaituzu, maiteminduta… zure 85 urterekin isladatzen duzun ilusioa, umorea, bizi-poza eta nola ez, profesionaltasunak hitzik gabe utzi gaitu, gurekin izan zaren ordu eta erdi osoa azken uneraino gozatuaraziz.
Eskerrik asko bihotzez eta datorren urtean elkar ikusteko aukera izango dugulakoan bertan itxarongo zaitugu, irrikaz. Hori bai, zin egiten dizugu txokolate goxo beroa prest izango dugula zuretzako… hau izango da gure irrifarreez gain zuri ordaintzeko izango dugun modua…