• Izaro Etxaniz Unanue – Orio-ko traineruaren kide – 2019ko Euskotren Ligako txapelduna
    No hay comentarios en Izaro Etxaniz Unanue – Orio-ko traineruaren kide – 2019ko Euskotren Ligako txapelduna


    Izaro Etxaniz Unanue, Orio Babyauto trainerako kide den txapelduna, gure Gisasola Egoitzako lan taldeko kide dugu baita ere, aurtengo Euskotren-eko Ligako garaile izan direlarik, 13 bandera Oriora ekarriz.

    Izaro Etxaniz – Euskotren Ligako garaipena ospatzen

    Elkarrizketa xume honekin, arraunari, emakume kirolariei eta gure kide den Izaro txapeldunari homenaldi txiki bat eskaini nahi diogu egoitzatik. Orioko herriaz gain, gu ere, Gisasola osatzen dugun guztiok zutaz harro gaudelako, egunero erakusten baitiguzu indarra, esfortzua eta disziplinarekin urrutira iristea posible dela…

    ARRAUNAREN HASTAPENAK

    Elkarrizketarekin hasi baino lehen… arraunaren historiaren laburpen txiki bat…

    Hainbat mendeetan zehar kostaldeko arrantzarako erabiltzen ziren ontzi haiek. Guztiz garrantzizkoa zenez arineketan bueltatzea arrantza ahalik eta gehien saltzeko, antzinako biziraute modu hori abiadura kirola bilakatu zen. Bizkaian Bilbon eta Gipuzkoan Pasaian, kostaldera hurbiltzen ziren eta lehorreratu nahi zuten belauntzi handiei laguntzeko, traineruen moduko ontziak erabiltzen ziren, eta ogibide horretatik ere norgehiagokak sortu ziren. Hasiera batean desafioak eta apustuak izan ziren arraunaren erdigunea. Geroago federazioak, txapelketak eta 2003.tik aurrera liga egonkorrak sortu ziren, beste hainbat kiroletan bezala…

    Txapelketarik garrantzitsuenak

    Trainerutan:

    Emakumeen ligaren hastapenak eta eboluzioa

    Euskotren liga edo Emakumeen ACT liga, nagusiki Galizia, Kantabria eta Euskadiko emakueen traineruen klubek jokatzen duten lehia da. 2009Tik jokatzen den txapelketa da, nahiz eta 2011an liga bihurtu zen urtea izan.

    Pasai Koxtape San Joan-eko klubak eskuratu ditu 3 urteetan ligaren postu gorenena, 3 liga izanik, Zumaiak eta Rías Baixas-ek bi eskuratuak dituzte.

    Aurten, Orio-ko neskak eskuratu dute indarrez Ligako postu garaienena, eta beraien kide den gure Izaro, gertutik jarraitzen ari gara txapelketa osoan…

    Izaro Etxaniz, Oriko traineruan kideekin garaipena ospatzen

    Izaro 2006tik, arraunean murgildua bizi izan zera oker ez bagaude… Nondik datorkizu arraunerako griña?

    Kuadrilako veste biekin hasi nintzen arraunean, kirolen batean aritu nahi genuen eta arraunean probatzera animatu gintuzten bertan aritzen ziren Itziarko mutil batzuek. Probatu eta gustatu. Zumaiko klubean ibili naiz hainbat urtez, urte batzuk geldirik ere bai eta berriz bueltatu, eta aurreko urtetik Orion nabil arraunean.

    2- Nola da Izaro, arraunlari baten prestaketa fisiko eta mentala ligan hasi aurretik eta liga bitartean?

    Prestaketarekin azaroa inguruan hasten gara, entrenamentu luzeak izaten dira, lehorrean, gimnasion sartuta; kore ariketak, pesak, ergometroa eta korrika.

    Trainerilako ligan ere parte hartzen dugu eta horretarako uretara ertetzen hasten gara, beti ere traineruari garrantzia emanez.

    Traineruko ligari begira entrenamendu zehatzagoak egiten ditugu, neguan baino entrenamentu laburragoak.

    Izaro Etxaniz, gure txapelduna

    3- Aurten ikaragarrizko urtea egiten ari zarete Orion, zer sentitzen da hainbeste esfortzu eta lan ondoren emaitza hauek lortu dituzuela ikustean?

    Izugarrizko poza sentitzen da egindako lan eta esfortzu guztiaren fruituak ikusten dituzunean. Egindako lan hortan sinisten duzu, egunetik egunera hobetzen joan gara. Taldeko partaide guztiengan konfiantza osoa sentitzen dut, denok eman dugu daukagun hoberena guzti hau Aurrera ateratzeko. Oso harro nago daukagun taldearekin.

    4- Zer esango zenuke arraun inguruko afizioari buruz, jendeak maite al du arrauna? Nola sentitzen zarete taldean?

    Orion bai behintzat, sekulako afizioa dago bertan. Izugarri bizitzen dute arrauna, eta hori pozgarria da, harrituta geratu nintzen lehenengo ongi-etorria egin zigutenean eta igandero igandero bandera bakoitzeko herriko udaletxe atarian gerturatzen zen jende guzti hori ikustean.

    Taldean oso ongi moldatzen gara guztiok, oso giro ona daukagu gure artean.

    5- Izaro, kirolari apartaz gain, gure geoitzako lan taldean lanean damakizu denboraldi bat, gure etxean bizi direnen zinketen zati garratzitsu bt iznez. Arraunean damakizun disziplinak lanean laguntze zaitu? Ze ekarpen egiten dituzu lanean arraun taldetik ikasiak izan direnak?

    Distiplinak asko laguntzen du, zerbaitetan konpromisoa hartu baduzu bete egin behar dela erakutsi dit arraunak urte guzti hauetan eta egiten duzun guzti hori gogoz eta daukazun hoberena emanez. Lanean ere hori egiten saiatzen naiz.

    Izaro gure egoitzan lanean, irrifarra inoiz galtzen ez duen txapelduna

    Arraunak indartsuago egin nau pertsona moduan, gauzak konstantziaz eta pasientziaz lortzen direla erakutsi dit eta lan honetan askotan indartsu egon behar duzu emozionalki eta momentu gogorretan dauden persona horiei lagundu.

    6- Liga amaituta zer geratzen zaizue denboraldia guztiz borobiltzeko?

    Denboraldi polit honi amaiera emateko kontxako estropadak geratzen zaizkigu. Ostegunean izan genuen kontxako sailkapen estropada, eta bertarako sarrera lortu genuen. Kontxako bandera oso garrantzitsua da arraunlari batentzat, bi igandetan denborarik onena egiten duenak irabaziko du hain preziatua den bandera. Izugarria litzateke hau lortzea. Horretarako kontzentratu eta gogor egingo diogu.

    Zorte on Izaro… zuri eta Orioko zure kide guztiei… gozatu geratzen zaizkizuen azken lehiaketak eta mila esker elkarrizketa hau egiteko aukera eman diguzulako.

    Bandera irabazi duten unea, Orioko trainerua

    Gertutik jarraituko zaitugu!

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • GISASOLA EGOITZA ERE #KALEATZEGIZALE –  LA RESIDENCIA GISASOLA TAMBIÉN QUIERE SER #KALEATZEGIZALE
    GISASOLA EGOITZA ERE #KALEATZEGIZALE – LA RESIDENCIA GISASOLA TAMBIÉN QUIERE SER #KALEATZEGIZALE
    No hay comentarios en GISASOLA EGOITZA ERE #KALEATZEGIZALE – LA RESIDENCIA GISASOLA TAMBIÉN QUIERE SER #KALEATZEGIZALE

    Gisasola Egoitzako lan talde osoak Atzegi-k 2016an hasi zuen sensibilizazio kanpainarekin bat egin nahi du eta harrotasun osoz aldarrikatu gu ere #kaleatzegizale-ak garela, bai horixe!

    Guretzat, Amagoia gure lan taldean lanean izateak benetako gozamena eta lan giro bikaina sortarazten digu, eta ez degu nahi gure etxetik inoiz joaterik. 

     GISASOLA Egoitzan #KALEATZEGIZALE ak gara!!

     

     

    Todo el equipo que formamos la Residencia Gisasola, queremos participar en la campaña de sensibilización que hace un año desde Atzegi comenzó bajo el nombre de #kaleatzegizale…

    Es para nosotros un placer y un honor contar con nuestra trabajadora Amagoia, la cual lleva ya más de un año formando parte del equipo de trabajo de la Residencia, ofreciendo lo mejor de ella misma con nuestros residentes, trabajadores y familiares… y ¡queremos que siga siendo así durante muchos años!

    En la Residencia GISASOLA somos #KALEATZEGIZALE-s!

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más

Nuestras entradas – Gure sarrerak

abril 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

¡Síguenos! – Jarrai gaitzazu!

Back to Top