• NAGORE GALLASTEGI LAZKANO, gure gizarte langileari elkarrizketa igandeko Flysch Trail maratoi erdiaren prestaketaren atarian.
    NAGORE GALLASTEGI LAZKANO, gure gizarte langileari elkarrizketa igandeko Flysch Trail maratoi erdiaren prestaketaren atarian.
    No hay comentarios en NAGORE GALLASTEGI LAZKANO, gure gizarte langileari elkarrizketa igandeko Flysch Trail maratoi erdiaren prestaketaren atarian.

    Gaur gure web orrira, gure gizarte langile den Nagore Gallastegi Lazkano-ri eginiko elkarrizketa polit hau ekarri dugu. Bihar Nagore, bere jaioterriko, Zumaiako Flysch Trail probako maratoi erdian aterako da, bere kamisetan, gure izena urrutiraino eramaz.

    Hoy tenemos el gusto de compartir con vosotros la entrevista realizada a nuestra trabajadora social Nagore Gallastegi Lazkano, trabajadora social de nuestra residencia que mañana correra en Zumaia, su pueblo natal, la Flysch Trail, con el nombre de nuestra residencia junto a su dorsal, en la modalidad de la media maratón.

    Nagore, igandeko zure Flysh Trail karrera ari zara egun prestatzen, baina ezaiguzu, ze beste modalitate eta karrera motetan ibiltzen zara, eta noiz erabaki zenun korrika zela zure kirola?

    Egia izan, suertea izan det, txiki-txikitatik beti izan naiz ona soinketa eta kiroletan, beti gustatu izan zait mugimentuan egotea, kirol ezberdinak probatzea, eta ongi ematen zitzaidan. Kross txikiak zirenean, postu onak lortzen nituen, askotan mutil askoren aurretik, eta nahi ez badezu ere motibazio batekin hezitakoa naiz zentzu hortan betidanik. Nire bizitzaren parte izan da beti kirola.

    Duela 8-10 urte, Aizarnazabalaera bizitzera joan nintzen nire senar Xabi-kin, eta erabaki genun, beste gauza askoren artean, txakur bat etxera ekartzea, eta halaxe egin genun, adoptatu egin genuen benetan beharrean zegoen gure Datx, oso egoera tamalgarrian zegoena… eta berehala gure etxeko egin zen, indartsu eta guztiz sendatua.

    Horrela ginela, Zumaian, lehen Kanikross txapelketa ospatu zen, eta gerturatu egin ginen ikustera, eta han, Xabier-ek garbi ikusi zuen gure txakurrakin probatu behar zuen modalitatea zela, eta entrenatzen hasi ziren elkarrekin. Hurrengo lau urteetan Xabier irteten zen karreretan, eta neu bi alaba txikiekin, parte hartzen zuen lasterketa guztietara hurbiltzen ginen hura ikustera, emozioz nola gozatzen zuen gertutik bizitzera.

    Xabier-ek bere kirola topatu zuela garbi ikusi ginunean, beste txakur bat ekartzea erabaki genuen, gaztea, txikitatik Xabier-ekin entrenatzen hasi eta landuko ginuna, Kini, eta neu, Datx-ekin karrera txikitan hastea erabaki nuen. Hura izan zen momentua lehen aldiz modalitate hau probatzeren pausoa eman nuena.

     Zertan datza Kanikross lehiaketa baten ardatza?

    Kanikross modalitatean, lehian sartzen diren bi elementu dira oinarrizkoak, zure zakurra eta zure artean sortzen den ekipoa, bien arteko lana.

    Karrera hauek burutzeko baldintzak beti txakurrari egokituak izaten dira, hau da, denboraldia beti neguan izaten da, baldintza eta eguraldi temperaturak kontuan izanik, karrerak motzak eta intentsoak izan arren, txakurrei egokituak daude, lehiaketa egin aurretik, txakurren baldintzak kontuan izaten eta baloratzen dira, edozein osasun arazo dutenak kanpoan utziz, edo baldintzak betetzen ez dituztenak (adina, pixua, momentuko egoera…) dena ongi behatuak izanik,… hitz batean, hain inportantea den zakurraren ongizatea bermatuz.

    Karrerak mendian izaten dira, naturarekin kontaktu zuzenean, zu beti zakurraren atzetik, harek markaturiko pausoak jarraituz, eta elkar orekatuz.

    Ze balore trasmititzen dizkizu modalitate honek? Zergaitik duzu hain gustoko?

    Oso erreza… niretzako betidanik izan diren oinarrizko elementuak elkartzen dituelako: animaliekiko maitasuna eta errespetoa, naturarekin kontaktu zuzena, eta kirola.

    Txikitatik gurasoekin mendiarekin harreman zuzena izan det, halaxe izan naiz hezia, 6 urterekin Txindokira igo nintzeneko oroitzapenak hor gordeak ditut, eta mendiarekiko pasioa landu dut gurasoiei esker. Bestalde kirolarekiko grina beti izan det, lehen esan bezela eta senarrari esker, ezagutu det modalitate hau, mendia, kirola eta hainbeste maite ditugun txakurren konbinazioa, niretzat hobeagorik ez dagoena.

    Niretzat Kanikross-ak balio bikainak trasmititzen dizkit, pakean egiten dudan kirola, nire zakurrak nigaitik eman dezakeen guztiaren lekuko izatea karrera guztietan, naturan murgiltzeko gaitasuna, eta nire bikotearekin elkarbanatzeko aukera ematen diguna. Ez dago gehiago eskatzerik, soilik gozatu eta karrera bakoitza disfrutatu hasieratik amaierararte.

    Egun Nagore, gure egoitzako lan taldearen oinarrizko zati bat bilakatu zea, bertako gizarte langilea, ze berdintasun ikusten dituzu, egunero lanean eta inguruko gizartean ikusten dituzun zailtasun horiei aurre egiteko eta zure hobby-a den Kanikross txapelketa batean bizi izaten dituzunen artean? Zein esango zenuke direla amankomunean izan ditzazketen puntuak?

    Guztiz ezberdinak dira, baina uste baino gauza gehiago dituzte amankomunean.

    Nire eguneroko lanean, nik animali eta naturarekin sentitzen deten pakea, eta goxotasun bera trasmititzen zaitzen naiz egunero. Horretarako, gauza txiki asko egin ditzazkegula garbi daukat, eta hori egiten saiatzen naiz: egoera latzak izaten ditugu askotan, eta laztan batek, irrifarre batek askotan sufrimentua eramangarriago egiten lortzen duen bezela, karreretan ere zure taldeko animaliarekin sentitzen dezun bera trasmititzen saiatzen naiz.

    Bestalde, karreretan, sufrimentua dago, sakrifizioa, askotan frustrazioa, baina indarrak ateratzen dira egoerak zailak direnean eta aurre egiten zaio egoerei, batzutan beste batzutan baino hobeagoak diren emaitzak lortuz, beste batzutan ahal dezun guztia egin badezu ere, ez da lortzen nahi dena. Lanean berdin, frustrazioa eta zailtasuna egoera askoren aurrean izaten dugu, pertsonekin egiten dugu lan, eta askotan egoera delikatuetan dauden pertsonekin, horrek giza balio batzuk lantzea eskatzen du, enpatia, lan taldea, esfortzua, eta aurrean duzun pertsonari goxotasuna, maitasuna trasmitizeko gaitasuna izatea… guztiak konparagarriak bi arlo ezberdin hauetan eta elkarbanatzen direnak oinarriaren zati handi batean.

    Hala ere, eta ez naiz inoiz aspertuko esaten, niretzat GISASOLA Egoitzan lana egitea benetako zortea dela, lan taldean elkar ikasiz, eta batez ere egoiliarren bizitza historietatik ikasiz… errespeto guztiz, ez zait sekula asko gustatu despatxuko papel lana, hor bai sentitzen naiz benetan galdua, eta esfortzu handiz ikasten ari naiz, baina erreztasunaz eta irrikaz egoten naiz beraien ondoan kezkak entzunaz, bizipenak, elkar babestuz… egoitzak nik eskeintzen detena baino asko gehiago jasotzeko aukera ematen dit, karrerak egiten duten antzera.

    Badakigu Nagore ez zarela zu bakarrik esan diguzun bezela etxean modalitate hau lantzen duena, zure senarrak sartu zizun orain daukazun kirol modalitate honen grina… iruditzen zaizu garrantzitsua dela elkarrekin dituzuen bi alaba horiei txikitatik kirol honekiko duzuen guztia trasmititzea?

    Nahiz eta txikitatik mendiko eta kiroleko grina izan gurasoen aldetik, azken urte hauetan nire senar Xabier-ek erakutsi diten guztia, trasmititzen diten guztiari esker nago orain momentu hau gozatzen. Ez da erreza, alaba txikiak dituzunean indarrak atera eta entrenatzen egotea, eta berak beti lortzen du nigan irrika mantentzea, bai kanikross modalitatea lantzen juteko eta baita elkarrekin egiten ditugun kross mixto guztietan parte hartzeko. Aparta da animatzen, ongi sentiarazten elkarrekin korrika goazenean, amaierako besarkadak betetzen naute, eta baita berak erakutsi dizkiten gauz guztiak, karreran zehar ematen dizkiten animoak,… dena. Bikotea indartzeko balioak ematen dizkigula ez daukat dudarik.

    Eta dudik gabe, gure alabak halaxe heziak izan dira, txikitatik dakite txakur batzuk etxean izateak suposatzen duen lana, zainketa onak, errespetoa,.. nola entrenatzen degun beraiekin, haien baldintzak betetzen ez direnean karrerak bertan behera geratzen direla beraien ongizatea lehean baita… beti etorri dira gure karrerak ikustera, eta parte hartzen usten diegu amaieran, guri indarra emanaz… dena.

    Beti saiatzen gea errespetoa trasmistitzen, txikitatik… izaki bizidun guztie, nahiz animali nahiz gizaki, eta beraien eguneroko bizitzan, ez dezatela inoiz ahaztu aurrean duten pertsonari errespetoa zor diogula, irrifarre batekin gauz asko lortzen direla, eta horren trasmizioa egiteko iruditzen zaigu bai Xabiri eta niri kanikross-ak laguntzen digula.

    Pentsatzen degu, kirolarekin ere alabei trasmitzen diegula ez dela dena gozamena eta erreztasuna, baizik eta esfortzua suposatzen duela, sakrifizioa, askotan frustrazioa, zailtasunak… eta horren aurrean, egin daitekeen gauza bakarra entrenatzen jarraitzea dela, eguneroko lanean, jarrera positibo batekin, zailtasunak indentifikatu eta landuz, hobetuz… eta iruditzen zaigu, hori kirolak tramititzen duten balio onenetariko bat dela, gizaki bezela osatzen laguntzen duena eta gure alaben heziketan gertatutik ezagutu eta ikusten duten oinarrizko balioa dela.

    Kanikross denboraldia amaitu zenuen Nagore, oso emaitza onekin… zein da egiten duzun balorazio orokorra?

    Deboraldia neguan izaten da, urritik hasten da eta martxo, apirilean amaitzen da, txakurren baldintzak errespetatuk. Txakurrei hotza eta lokatz gustaten zaie, eta benetan ederra oreka lortzen dezunean,  korrika baldintza horietan egitea.

    Oso pozik amaitu det, Datx txakurrak nerekin talde bikaina egin duelako, dena eman duelako eta zoragarria izan da. Pozik esperientzi berriak bizitzeko aukera izan dudalako, adibidez aurten Ezkaray-en gauez korrika egiteko esperientzia lehen aldiz gozatu det… eta ikusgarria izan zen. Eta batez ere harro nire txakurragaitik.

    Denboraldi hontan, azken karreran, Xabier-ek ezin zuen karrera batean parte hartu eta neuk, Kini txakurrakin egin nuen lehia, eta irabaztea lortu genuen, niretzat oso karrera gogorra izan zena, nire mugak eta indarrak neurtzeko balio izan zidana, eta nire gorputzaren gaitasunak ikusteko balio izan zuena… eta zoragarria izan zen.

    Tristura txiki batekin amaitu nuen denboraldia, eta arrazoia gure txakur Datx-en azken denboraldia dela aitortzea da… urte askoan dena ematen egon da gugaitik, 9 urte, eta amaitutzat eman degu bere lehiaketa bizitza, harrotasun osoz baina triste sentiarazten gaitu lehiatzeko aukera gehiagorik ez izatea baina bere ongizatea da garrantzitsuena, beraz, etxeko errege izaten jarraituko du, atsedenaldi osoz.

    Asteburu hontan, Zumaian Flysch Trail-a ospatzen da… eta bertan parte hartuko dezu Nagore maratoi-erdi modalitatean (22km). Esaizugu Nagore, zein dira zure helburuak honelako karrera batean ezartzen dizkiozunak zure buruari?

    Lehengo urtean lehiatu nuen lehen aldiz, eta oso esperientzi ederra izan zan. Modalitate hontako karrerak, kanikross-en egiten ditutenetatik guztiz ezberdinak dira, hauek motzak eta intentsitate altukoak baitira, eta Flysch-en aldiz nire indarrak neurtu eta orekatzen joan behar naiz etengabe… neurtzen joan, poliki hasi eta nire sentsazioak neurtuz, eta onak badira azkartzen joango naiz, intentsitatea neurtzen. Baina ederrena, karreraz gozatzea da, inguru paregabe hontan, zoragarria da… eta bestalde, egunaz gozatzea, familiaz, Zumaia-n sortzen den giro ederraz, nirekin batera karrera egitera aterako diren lagunen babesaz, sentsazioak elkarbanatuz, dena… egun bikaina izango dela dudarik ez daukat, eta pozik nago parte hartzeko aukera dudalako.

    Zorte ona opa dizugu Nagore biharko zure karreran, eta batez ere zuk diozun bezela gozamen eguna izan dadila, lehen unetik egun amaierarate disfrutatu egunaz.

    Eskerrak eman nahi dizkizugu, zure denboraldi osoan, Gisasola egoitzaren izena zuen nikian letra handiz eraman dezulako, eta igande hontan ere halaxe egingo dezulako. Guretzat harrotasun handia sortzen digun sentipena da, trasmisitzen dituzun esfortzu, errespeto, sakrifizio eta lan indarra urrutiraino eramaten dezuelako karrera bakoitzean, eta harrotasun handiago sortzen digu gure lan taldeko oinarrizko zati garrantzitsu izanik, egunero elkar ikasiz, giza balio bikainak trasmisitzen dituzulako, egunero gure egoiliar, senide eta egoitza osoan.

    Zorte on Nagore!! Bertan izango gara zu animatzen, helmugara iritsi arte!

    Argazkiak: Nagore Gallastegi Lazkano-k emanak
    Elkarrizketa: Ione Garciarena Arrieta

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER
    EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER
    No hay comentarios en EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER

    GISASOLA EGOITZAn ere gaur, martxoak 8 emakumearen nazioarteko egun hontan munduko emakume guztiak zoriondu nahi ditugu, emakume indartsu eta langileak, emakume bikainak.

    Pertsonekin lan egiteko aukera daukagunok, zorte izugarria daukagu egunero protagonista diren emakumeak ezagutu eta beraietaz ikasteko.

    Eta lerro xume hauen bidez emakumeen eskubide eta berdintasunaren alde ere lanean iraganean nahiz egun diharduten milaka emakumeei zor diegun eskerra azaldu nahi degu, eta baita ere gure miresmen osoa.

    En la RESIDENCIA GISASOLA, hoy 8 de marzo, en el día internacional de la mujer, queremos unirnos y felicitar a las millones de mujeres luchadoras y trabajadoras que lo dan todo día a día.

    Todos los que tenemos el privilegio de trabajar con personas, tenemos la suerte de ver y observar en primera persona a las mujeres que han sido protagonistas de sus vidas, y sin duda no paramos en aprender de ellas.

    Mediante estas líneas, queremos dar las gracias a todas las mujeres que en el pasado, y ahora en el presente luchan por la desigualdad y los derechos de todas la mujeres, y mostrar toda nuestra admiración.

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más

Nuestras entradas – Gure sarrerak

marzo 2024
L M X J V S D
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

¡Síguenos! – Jarrai gaitzazu!

Back to Top