• NAGORE GALLASTEGI LAZKANO, gure gizarte langileari elkarrizketa igandeko Flysch Trail maratoi erdiaren prestaketaren atarian.
    NAGORE GALLASTEGI LAZKANO, gure gizarte langileari elkarrizketa igandeko Flysch Trail maratoi erdiaren prestaketaren atarian.
    No hay comentarios en NAGORE GALLASTEGI LAZKANO, gure gizarte langileari elkarrizketa igandeko Flysch Trail maratoi erdiaren prestaketaren atarian.

    Gaur gure web orrira, gure gizarte langile den Nagore Gallastegi Lazkano-ri eginiko elkarrizketa polit hau ekarri dugu. Bihar Nagore, bere jaioterriko, Zumaiako Flysch Trail probako maratoi erdian aterako da, bere kamisetan, gure izena urrutiraino eramaz.

    Hoy tenemos el gusto de compartir con vosotros la entrevista realizada a nuestra trabajadora social Nagore Gallastegi Lazkano, trabajadora social de nuestra residencia que mañana correra en Zumaia, su pueblo natal, la Flysch Trail, con el nombre de nuestra residencia junto a su dorsal, en la modalidad de la media maratón.

    Nagore, igandeko zure Flysh Trail karrera ari zara egun prestatzen, baina ezaiguzu, ze beste modalitate eta karrera motetan ibiltzen zara, eta noiz erabaki zenun korrika zela zure kirola?

    Egia izan, suertea izan det, txiki-txikitatik beti izan naiz ona soinketa eta kiroletan, beti gustatu izan zait mugimentuan egotea, kirol ezberdinak probatzea, eta ongi ematen zitzaidan. Kross txikiak zirenean, postu onak lortzen nituen, askotan mutil askoren aurretik, eta nahi ez badezu ere motibazio batekin hezitakoa naiz zentzu hortan betidanik. Nire bizitzaren parte izan da beti kirola.

    Duela 8-10 urte, Aizarnazabalaera bizitzera joan nintzen nire senar Xabi-kin, eta erabaki genun, beste gauza askoren artean, txakur bat etxera ekartzea, eta halaxe egin genun, adoptatu egin genuen benetan beharrean zegoen gure Datx, oso egoera tamalgarrian zegoena… eta berehala gure etxeko egin zen, indartsu eta guztiz sendatua.

    Horrela ginela, Zumaian, lehen Kanikross txapelketa ospatu zen, eta gerturatu egin ginen ikustera, eta han, Xabier-ek garbi ikusi zuen gure txakurrakin probatu behar zuen modalitatea zela, eta entrenatzen hasi ziren elkarrekin. Hurrengo lau urteetan Xabier irteten zen karreretan, eta neu bi alaba txikiekin, parte hartzen zuen lasterketa guztietara hurbiltzen ginen hura ikustera, emozioz nola gozatzen zuen gertutik bizitzera.

    Xabier-ek bere kirola topatu zuela garbi ikusi ginunean, beste txakur bat ekartzea erabaki genuen, gaztea, txikitatik Xabier-ekin entrenatzen hasi eta landuko ginuna, Kini, eta neu, Datx-ekin karrera txikitan hastea erabaki nuen. Hura izan zen momentua lehen aldiz modalitate hau probatzeren pausoa eman nuena.

     Zertan datza Kanikross lehiaketa baten ardatza?

    Kanikross modalitatean, lehian sartzen diren bi elementu dira oinarrizkoak, zure zakurra eta zure artean sortzen den ekipoa, bien arteko lana.

    Karrera hauek burutzeko baldintzak beti txakurrari egokituak izaten dira, hau da, denboraldia beti neguan izaten da, baldintza eta eguraldi temperaturak kontuan izanik, karrerak motzak eta intentsoak izan arren, txakurrei egokituak daude, lehiaketa egin aurretik, txakurren baldintzak kontuan izaten eta baloratzen dira, edozein osasun arazo dutenak kanpoan utziz, edo baldintzak betetzen ez dituztenak (adina, pixua, momentuko egoera…) dena ongi behatuak izanik,… hitz batean, hain inportantea den zakurraren ongizatea bermatuz.

    Karrerak mendian izaten dira, naturarekin kontaktu zuzenean, zu beti zakurraren atzetik, harek markaturiko pausoak jarraituz, eta elkar orekatuz.

    Ze balore trasmititzen dizkizu modalitate honek? Zergaitik duzu hain gustoko?

    Oso erreza… niretzako betidanik izan diren oinarrizko elementuak elkartzen dituelako: animaliekiko maitasuna eta errespetoa, naturarekin kontaktu zuzena, eta kirola.

    Txikitatik gurasoekin mendiarekin harreman zuzena izan det, halaxe izan naiz hezia, 6 urterekin Txindokira igo nintzeneko oroitzapenak hor gordeak ditut, eta mendiarekiko pasioa landu dut gurasoiei esker. Bestalde kirolarekiko grina beti izan det, lehen esan bezela eta senarrari esker, ezagutu det modalitate hau, mendia, kirola eta hainbeste maite ditugun txakurren konbinazioa, niretzat hobeagorik ez dagoena.

    Niretzat Kanikross-ak balio bikainak trasmititzen dizkit, pakean egiten dudan kirola, nire zakurrak nigaitik eman dezakeen guztiaren lekuko izatea karrera guztietan, naturan murgiltzeko gaitasuna, eta nire bikotearekin elkarbanatzeko aukera ematen diguna. Ez dago gehiago eskatzerik, soilik gozatu eta karrera bakoitza disfrutatu hasieratik amaierararte.

    Egun Nagore, gure egoitzako lan taldearen oinarrizko zati bat bilakatu zea, bertako gizarte langilea, ze berdintasun ikusten dituzu, egunero lanean eta inguruko gizartean ikusten dituzun zailtasun horiei aurre egiteko eta zure hobby-a den Kanikross txapelketa batean bizi izaten dituzunen artean? Zein esango zenuke direla amankomunean izan ditzazketen puntuak?

    Guztiz ezberdinak dira, baina uste baino gauza gehiago dituzte amankomunean.

    Nire eguneroko lanean, nik animali eta naturarekin sentitzen deten pakea, eta goxotasun bera trasmititzen zaitzen naiz egunero. Horretarako, gauza txiki asko egin ditzazkegula garbi daukat, eta hori egiten saiatzen naiz: egoera latzak izaten ditugu askotan, eta laztan batek, irrifarre batek askotan sufrimentua eramangarriago egiten lortzen duen bezela, karreretan ere zure taldeko animaliarekin sentitzen dezun bera trasmititzen saiatzen naiz.

    Bestalde, karreretan, sufrimentua dago, sakrifizioa, askotan frustrazioa, baina indarrak ateratzen dira egoerak zailak direnean eta aurre egiten zaio egoerei, batzutan beste batzutan baino hobeagoak diren emaitzak lortuz, beste batzutan ahal dezun guztia egin badezu ere, ez da lortzen nahi dena. Lanean berdin, frustrazioa eta zailtasuna egoera askoren aurrean izaten dugu, pertsonekin egiten dugu lan, eta askotan egoera delikatuetan dauden pertsonekin, horrek giza balio batzuk lantzea eskatzen du, enpatia, lan taldea, esfortzua, eta aurrean duzun pertsonari goxotasuna, maitasuna trasmitizeko gaitasuna izatea… guztiak konparagarriak bi arlo ezberdin hauetan eta elkarbanatzen direnak oinarriaren zati handi batean.

    Hala ere, eta ez naiz inoiz aspertuko esaten, niretzat GISASOLA Egoitzan lana egitea benetako zortea dela, lan taldean elkar ikasiz, eta batez ere egoiliarren bizitza historietatik ikasiz… errespeto guztiz, ez zait sekula asko gustatu despatxuko papel lana, hor bai sentitzen naiz benetan galdua, eta esfortzu handiz ikasten ari naiz, baina erreztasunaz eta irrikaz egoten naiz beraien ondoan kezkak entzunaz, bizipenak, elkar babestuz… egoitzak nik eskeintzen detena baino asko gehiago jasotzeko aukera ematen dit, karrerak egiten duten antzera.

    Badakigu Nagore ez zarela zu bakarrik esan diguzun bezela etxean modalitate hau lantzen duena, zure senarrak sartu zizun orain daukazun kirol modalitate honen grina… iruditzen zaizu garrantzitsua dela elkarrekin dituzuen bi alaba horiei txikitatik kirol honekiko duzuen guztia trasmititzea?

    Nahiz eta txikitatik mendiko eta kiroleko grina izan gurasoen aldetik, azken urte hauetan nire senar Xabier-ek erakutsi diten guztia, trasmititzen diten guztiari esker nago orain momentu hau gozatzen. Ez da erreza, alaba txikiak dituzunean indarrak atera eta entrenatzen egotea, eta berak beti lortzen du nigan irrika mantentzea, bai kanikross modalitatea lantzen juteko eta baita elkarrekin egiten ditugun kross mixto guztietan parte hartzeko. Aparta da animatzen, ongi sentiarazten elkarrekin korrika goazenean, amaierako besarkadak betetzen naute, eta baita berak erakutsi dizkiten gauz guztiak, karreran zehar ematen dizkiten animoak,… dena. Bikotea indartzeko balioak ematen dizkigula ez daukat dudarik.

    Eta dudik gabe, gure alabak halaxe heziak izan dira, txikitatik dakite txakur batzuk etxean izateak suposatzen duen lana, zainketa onak, errespetoa,.. nola entrenatzen degun beraiekin, haien baldintzak betetzen ez direnean karrerak bertan behera geratzen direla beraien ongizatea lehean baita… beti etorri dira gure karrerak ikustera, eta parte hartzen usten diegu amaieran, guri indarra emanaz… dena.

    Beti saiatzen gea errespetoa trasmistitzen, txikitatik… izaki bizidun guztie, nahiz animali nahiz gizaki, eta beraien eguneroko bizitzan, ez dezatela inoiz ahaztu aurrean duten pertsonari errespetoa zor diogula, irrifarre batekin gauz asko lortzen direla, eta horren trasmizioa egiteko iruditzen zaigu bai Xabiri eta niri kanikross-ak laguntzen digula.

    Pentsatzen degu, kirolarekin ere alabei trasmitzen diegula ez dela dena gozamena eta erreztasuna, baizik eta esfortzua suposatzen duela, sakrifizioa, askotan frustrazioa, zailtasunak… eta horren aurrean, egin daitekeen gauza bakarra entrenatzen jarraitzea dela, eguneroko lanean, jarrera positibo batekin, zailtasunak indentifikatu eta landuz, hobetuz… eta iruditzen zaigu, hori kirolak tramititzen duten balio onenetariko bat dela, gizaki bezela osatzen laguntzen duena eta gure alaben heziketan gertatutik ezagutu eta ikusten duten oinarrizko balioa dela.

    Kanikross denboraldia amaitu zenuen Nagore, oso emaitza onekin… zein da egiten duzun balorazio orokorra?

    Deboraldia neguan izaten da, urritik hasten da eta martxo, apirilean amaitzen da, txakurren baldintzak errespetatuk. Txakurrei hotza eta lokatz gustaten zaie, eta benetan ederra oreka lortzen dezunean,  korrika baldintza horietan egitea.

    Oso pozik amaitu det, Datx txakurrak nerekin talde bikaina egin duelako, dena eman duelako eta zoragarria izan da. Pozik esperientzi berriak bizitzeko aukera izan dudalako, adibidez aurten Ezkaray-en gauez korrika egiteko esperientzia lehen aldiz gozatu det… eta ikusgarria izan zen. Eta batez ere harro nire txakurragaitik.

    Denboraldi hontan, azken karreran, Xabier-ek ezin zuen karrera batean parte hartu eta neuk, Kini txakurrakin egin nuen lehia, eta irabaztea lortu genuen, niretzat oso karrera gogorra izan zena, nire mugak eta indarrak neurtzeko balio izan zidana, eta nire gorputzaren gaitasunak ikusteko balio izan zuena… eta zoragarria izan zen.

    Tristura txiki batekin amaitu nuen denboraldia, eta arrazoia gure txakur Datx-en azken denboraldia dela aitortzea da… urte askoan dena ematen egon da gugaitik, 9 urte, eta amaitutzat eman degu bere lehiaketa bizitza, harrotasun osoz baina triste sentiarazten gaitu lehiatzeko aukera gehiagorik ez izatea baina bere ongizatea da garrantzitsuena, beraz, etxeko errege izaten jarraituko du, atsedenaldi osoz.

    Asteburu hontan, Zumaian Flysch Trail-a ospatzen da… eta bertan parte hartuko dezu Nagore maratoi-erdi modalitatean (22km). Esaizugu Nagore, zein dira zure helburuak honelako karrera batean ezartzen dizkiozunak zure buruari?

    Lehengo urtean lehiatu nuen lehen aldiz, eta oso esperientzi ederra izan zan. Modalitate hontako karrerak, kanikross-en egiten ditutenetatik guztiz ezberdinak dira, hauek motzak eta intentsitate altukoak baitira, eta Flysch-en aldiz nire indarrak neurtu eta orekatzen joan behar naiz etengabe… neurtzen joan, poliki hasi eta nire sentsazioak neurtuz, eta onak badira azkartzen joango naiz, intentsitatea neurtzen. Baina ederrena, karreraz gozatzea da, inguru paregabe hontan, zoragarria da… eta bestalde, egunaz gozatzea, familiaz, Zumaia-n sortzen den giro ederraz, nirekin batera karrera egitera aterako diren lagunen babesaz, sentsazioak elkarbanatuz, dena… egun bikaina izango dela dudarik ez daukat, eta pozik nago parte hartzeko aukera dudalako.

    Zorte ona opa dizugu Nagore biharko zure karreran, eta batez ere zuk diozun bezela gozamen eguna izan dadila, lehen unetik egun amaierarate disfrutatu egunaz.

    Eskerrak eman nahi dizkizugu, zure denboraldi osoan, Gisasola egoitzaren izena zuen nikian letra handiz eraman dezulako, eta igande hontan ere halaxe egingo dezulako. Guretzat harrotasun handia sortzen digun sentipena da, trasmisitzen dituzun esfortzu, errespeto, sakrifizio eta lan indarra urrutiraino eramaten dezuelako karrera bakoitzean, eta harrotasun handiago sortzen digu gure lan taldeko oinarrizko zati garrantzitsu izanik, egunero elkar ikasiz, giza balio bikainak trasmisitzen dituzulako, egunero gure egoiliar, senide eta egoitza osoan.

    Zorte on Nagore!! Bertan izango gara zu animatzen, helmugara iritsi arte!

    Argazkiak: Nagore Gallastegi Lazkano-k emanak
    Elkarrizketa: Ione Garciarena Arrieta

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • XVI. URTEMUGA prestaera – XVI. Preparación ANIVERSARIO
    XVI. URTEMUGA prestaera – XVI. Preparación ANIVERSARIO
    No hay comentarios en XVI. URTEMUGA prestaera – XVI. Preparación ANIVERSARIO

     GISASOLA egoitzak bere XVI. urtemuga ospatuko du ekainaren 23an, eta dagoenekoz aste osoko programazioaren prestaketan dabiltza buru-belarri.

    La residencia GISASOLA celebra en breve su XVI. aniversario. Éste viernes darán inicio las actividades que se están programando y que forman parte de la semana de celebraciones y pequeños festejos.

    2002ko ekainean ireki zituen bere ateak GISASOLA egoitzak, ilusioz eta irrikaz… 

    Ez genuen ez pentsatuko, hamasei urte ondoren, egoitza inoiz baino biziago sentituko genuenik, bertako gure egoiliarrak etxekotzat hartuz gure egoitza txikia…

    Asko dugu ikasteko, asko dugu hobetzeko, baina egunero harro sentitzen gera sortzen ari geran gure barne balioaz, gure oinarriaz, gure hastapenak ahaztu gabe bertan bizi izan diren gure egoiliar guztien presentziaz, senideez eta nola ez, gure Zestoa herriaz. Eta horregaitik, aste osoan zehar gauza txiki eta xumeak ospatzeko irrikitan gaude, gure egoiliarrekin, gure lan taldearekin, gure senide eta lagunekin. 

    Aste osoan zehar, gure blog eta sare sozialetan, egoitza osatzen dugun egoiliar eta lan taldearen zati bat aurkezten saiatuko gara, inoiz baino gertuago sentitu nahi baizaituztegu, eta gure egoitza askoren etxea dela ere isladatu, bertan lana eta bizitza egiten dugunoi aurpegi eta izena jarriz. Egon adi!! Laister baikara lanean!!

    Guretzat politta da ondorengo programa aurkeztu eta bertan parte hartzera gonbidatzera. Ez izan dudarik, gure ateak zabalik dituzue, zatozte eta elkar goza dezagun!

    XVIprograma

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • CONCIERTO ESPECIAL – KONTZERTU BIKAINA
    CONCIERTO ESPECIAL – KONTZERTU BIKAINA
    No hay comentarios en CONCIERTO ESPECIAL – KONTZERTU BIKAINA

    Arratsalde goxoa… berezia igaro dugu gaur Gisasola Egoitzan…

    Etxeko lehioetatik hotza eta euria nabari da, baina barnean… musika goxoaz giroturik, guztion irriaz alaiturik… ez gara hotz, gustora baizik… eta gure irrifarreen erruduna nor den? Jose Maria Soroa musikagile aparta… gaur dena utzirik, guganaino, Zestoa-raino hurbildu eta arratsalde ezin hobea eskeini baitigu.

     

    FOTO: Ione Miren Garciarena Arrieta 

    Ez genekien zure berri Jose Mari… eta gaur guztiz liluratuta utzi gaituzu, maiteminduta… zure 85 urterekin isladatzen duzun ilusioa, umorea, bizi-poza eta nola ez, profesionaltasunak hitzik gabe utzi gaitu, gurekin izan zaren ordu eta erdi osoa azken uneraino gozatuaraziz.

    Eskerrik asko bihotzez eta datorren urtean elkar ikusteko aukera izango dugulakoan bertan itxarongo zaitugu, irrikaz. Hori bai, zin egiten dizugu txokolate goxo beroa prest izango dugula zuretzako… hau izango da gure irrifarreez gain zuri ordaintzeko izango dugun modua…

     

    Foto: Ione Garciarena Arrieta

    José María Soroa Berrotarán es su nombre pero no el único. También se hace llamar ‘El hijo de la Catalina’. Su prestancia, sus canciones y sus chistes hacen que sus actuaciones tengan alma… sean únicas y especiales…

    El hijo de la Catalina recibió en el año 2015, una mención especial y el homenaje del voluntariado social de mayores Nagusilan, que celebró en el Kursaal donostiarra sus veinte años de esfuerzos para combatir la soledad. Con este reconocimiento, la asociación quiso recompensar el trabajo desarrollado por José Mari, que el 26 de junio de 2003 ofreció  su primera actuación ante personas mayores en un entorno residencial. Desde entonces no ha parado y hoy ha estado con nosotros en la Residencia Gisasola.

    Nada más empezar la actuación, nos ha advertido que no iba a ser gratis: su tarifa, dice, no ha variado en doce años. «Una sonrisa vuestra que no llena mi cartera pero llena mi corazón». Eso es lo que nos ha pedido… y es lo que le hemos dado… nuestras mejores sonrisas…

    ‘El hijo de la Catalina’ es donostiarra y fundador de la empresa de zumos y mostos Eva, pero la de empresario no ha sido su única actividad. En 1972 empezó a aprender a tocar la guitarra por su cuenta y poco después, tras obtener «el carné número 16.852 de artista de circo, variedades y folklore, en la categoría de canto regional», salió a cantar por los pueblos con un amigo y acabó compartiendo escenarios con Xabier Lete y Benito Lertxundi… ha viajado por todo el mundo y domina unos cuantos idiomas… entre ellos el inglés y el ruso, que hemos podido escuchar en varías de las canciones con las cuales nos ha deleitado…

    Eskerrik asko Jose Mari… te esperamos el año que viene… te recibiremos con las mejores de nuestras sonrisas… y un chocolate bien caliente…

    Parte de la información de Jose Mari Soroa se ha obtenido gracias al artículo DV 20/11/2015 – Javier Guillenea

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • XV. ANIVERSARIO –  XV. URTEMUGA
    XV. ANIVERSARIO – XV. URTEMUGA
    No hay comentarios en XV. ANIVERSARIO – XV. URTEMUGA

    GISASOLA Egoitzak XV. urtemuga ospatuko du ekainean, eta programazio berezi bat izango hilabete osoan zehar.

    La Residencia GISASOLA celebrara su XV. aniversario en junio, y para ello, habrá diversidad de actividades durante todo el mes.

    2002ko ekainaren 23an, duela hamabost urte, gure egoitzak ateak ireki zituenean, ez genuen pentsatzen ez nolakoa izango zen gure etorkizuna. Oso pozik gaude gure egoitza aurrera dijoala ikustean, “elkarrekin biziz, elkar ikasiz” lelopean, beti gure egoiliar, senide eta herritarrengaitik onena ikasiz, beharrak ongi aztertuz, eta lan talde bikain bati esker gure zainketa onenak eskeiniz, egunero hobetzeko gogoarekin.

    Hau dela eta, aurten egoitzak ekainaren 15etik aurrera programazio berezi bat antolatu du, lan talde osoaren partaidetzarekin, baita egoiliarren laguntzarekin ere. Denok parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, eta egoitzak elkar ikusiko dugun ilusioarekin usten dizuegu hementxen programa.

    ZORIONAK Gisasola Egoitzari bizia egunero ematen diozuen guzti-guztioi, benetan harro sentiarazten digu zuek gure inguruan izatea, zuengaitik ikastea, eta etorkizuenan ere bertan gure ondoan izatea gustatuko litzaiguke.

     

    Hace ya 15 años que nuestra residencia abrió sus puertas sin saber que nos depararía el futuro. Ahora, y después de quince años, estamos muy contentos de observar como vamos cada día aprendiendo de nuestros residentes, nuestros trabajadores, y como no de nuestros familiares que cada día confían en nosotros el día a día de sus seres queridos.

    Para ello, éste año y  a partir del día 15 de junio hemos organizado con ayuda de nuestro equipo y residentes, un programa especial para festejar una fecha tan importante. Os animamos a todos a acercaros a nuestra residencia y poder disfrutar juntos de estas actividades.

    FELICIDADES a todos los que hacéis posible que la Residencia Gisasola tenga vida, gracias a todos lo que nos ayudan diariamente, a los que confían en nosotros y juntos nos ayudan a mejorar nuestros cuidados, os queremos siempre junto a nosotros, ahora que celebramos éste aniversario y en un futuro para poder llegar a cumplir quince años más.

    PROGRAMA ESPECIAL  XV. ANIVERSARIO –  XV. URTEMUGA

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • No hay comentarios en

    Une garratzak bizi izan ziren duela astebete, San Jose eguneko igandean egoitzan… une krudelak, ulertezinak eta sinestesinak…

    Gure Fernando-ren azken orduak izango zirela inork ez zuen ez pensatzen… ezta horrelako amaierarik ikusiko genuenik…

    Ez dira sekula gure begietatik ahaztuko irudi horiek, baina ez dira ezta ere ahaztuko ordu hauetan jaso ditugun mezuak, emailak, deiak, bixitak…

    Gertutasuna, babesa eta maitasuna trasmititzen dizkiguten bixitak… indarra, arnasa eta giza balio bikainak trasmititzen dituzten mezuak… konfidantza eta kemena trasmititzen dituzten deiak…

    Ez dago hitzik, Gisasola Egoitza osatzen degun guztion aldetik guzti hau eskertzeko… ez dago ez sentipenik emozio eta zirrara hau deskriba dezakeenik…

    Soilik eskerrak… eta mila aldiz eskerrak gurekin harremanetan jarri zareten senide, agintari, egoitzetako zuzendari, lan talde, komertzial, udaletxeko alkate, gizarte langile eta ordezkariei, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunei, gurekin izan diren ikasleei, herritar, lagun, ezezagun… guzti-guztioi…

    Besarkada handi bat baita ere igandean egoitzan aurkitzen zineten senide eta herritarrei… une gogorrak bizi izan zenituzten eta eskaini zeniguten laguntza paregabea izan zen…

    Eta mila esker gure lan taldeari… benetan gure egoitzan dagoen altxorrik ederrena giza balio paregabeak dituzten gure lan taldea izatea da… ez dago hitzik deskriba dezakeenik nolako fin, nolako profesionaltasunakin aurre egin zitzaion egoera latz honi, bai une bertan, bai ondorengo orduetan, bai bertan zeuden gure kideen eskutik, baita bertara gerturatu zineten langileengaitik ere… ez dago eskertzeko modurik egunero eta une garratz hauetan ematen eta azaltzen duzuen lanaren kalitatea…

    Jaso gure eskerrik gogotsuena.

    Se vivieron momentos duros en la residencia domingo, día de San Jose, en una tarde que realmente estaba siendo tan tranquila y placentera… momentos tan difíciles de asimilar, tan indescriptibles e inexplicables que sin duda jamas podremos olvidar…

    Pero tampoco jamas olvidaremos las llamadas, mensajes y correos electrónicos que están llegando sin para a nuestra residencia…

    Llamadas que trasmiten fuerza, confianza… visitas que nos llenan de serenidad, de cercanía y protección, mensajes que nos llenan de emoción, de orgullo y de valores humanos…

    No hay palabras para describir lo que estamos sintiendo estos días, no hay forma alguna de agradecer todo el apoyo que estamos recibiendo, y de parte de todos los que formamos la Residencia Gisasola, queremos de corazón agradecer a todos los familiares, ciudadanos, zestoarras, representantes de ayuntamientos, directores y compañeros de residencias, representantes de los diferentes departamentos de Diputación Foral de Gipuzkoa, proveedores, antiguos alumnos y trabajadores, voluntarios, desconocidos…

    Un abrazo enorme a los familiares y vecinos que estuvisteis presentes el domingo…. vuestra ayuda fue increible, y sabemos que nunca olvidareis ese día…

    Y gracias también a todos los que formais la plantilla humana de la residencia, sin duda nuestro mayor orgullo, nuestro mayor tesoro. Personas que reflejan calidad en sus cuidados, que lo dan todo por seguir aprendiendo y mejorando, que lo dan todo no solo en momentos duros como los vividos éste domingo, sino todos los días del año.

    Gracias de corazón…

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • LIBURUTEGI TXIKI SOLIDARIOA –  PEQUEÑA BIBLIOTECA SOLIDARIA
    LIBURUTEGI TXIKI SOLIDARIOA – PEQUEÑA BIBLIOTECA SOLIDARIA
    No hay comentarios en LIBURUTEGI TXIKI SOLIDARIOA – PEQUEÑA BIBLIOTECA SOLIDARIA

    Estrenamos pequeño rincón en nuestra residencia… la PEQUEÑA BIBLIOTECA SOLIDARIA…

    Estamos muy contentos con poder ofrecer un pequeño espacio de mucha luz natural, silencio y paz donde hemos ubicado esta pequeña biblioteca solidaria. En ella, todos estáis invitados a participar y coger cualquiera de los libros de lectura expuestos en las baldas, disfrutar de momentos de lectura junto a nuestros residentes, ayudarnos a crear pequeñas tardes de placer y distracción, para dar rienda suelta a la imaginación… a los beneficios que obtenemos al leer un buen libro…

    Ubicada en la planta 1, esta pequeña biblioteca solidaria ofrece un pequeño espacio no solo para los residentes, también para las familias y niños que quieran venir a participar en el día a día de nuestra pequeña casa… anímate, y si te apetece, nos podrás ayudar a desarrollar nuestro taller de lectura.

    Gaur gure egoitzan lekutxo goxo bat sortu dugu… LIBURUTEGI TXIKI SOLIDARIOA…

    Ze pozgarria den gauza berriez gozatzea, eta areago oraindik honelako txoko goxo eta politak hain errez sortu eta emaitza onak ikusten direnean. Gure egoitzak, badu hainbeste eskatzen genuen irakurketa txoko argitsu eta paketsua. Lehen solairuan sortua, gure liburutegi txiki solidario honi esker, bertan dauden liburuez gozatzeko aukera izango dugu denok, eta ez hori bakarrik, elkarrekin sortu ditzazkegu irakurketa uneak, elkarrekin amestuz irakurketak sortzen dituen imaginazio momentuak…

    Zatozte eta animatu gurekin parte hartzera arratsaldetan sortuko ditugun irakurketa tailerretara, gure etxeko ateak zabalik daude guztiontzat, haur, senide eta bixitari guztientzat. Zure laguntzarekin, ederragoa izango da eta gure egoiliarrek eskertuko dizute bihotzez beraiekin elkarbanatuko dituzuen uneak.

     

     

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER
    EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER
    No hay comentarios en EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – DIA INTERNACIONAL DE LA MUJER

    GISASOLA EGOITZAn ere gaur, martxoak 8 emakumearen nazioarteko egun hontan munduko emakume guztiak zoriondu nahi ditugu, emakume indartsu eta langileak, emakume bikainak.

    Pertsonekin lan egiteko aukera daukagunok, zorte izugarria daukagu egunero protagonista diren emakumeak ezagutu eta beraietaz ikasteko.

    Eta lerro xume hauen bidez emakumeen eskubide eta berdintasunaren alde ere lanean iraganean nahiz egun diharduten milaka emakumeei zor diegun eskerra azaldu nahi degu, eta baita ere gure miresmen osoa.

    En la RESIDENCIA GISASOLA, hoy 8 de marzo, en el día internacional de la mujer, queremos unirnos y felicitar a las millones de mujeres luchadoras y trabajadoras que lo dan todo día a día.

    Todos los que tenemos el privilegio de trabajar con personas, tenemos la suerte de ver y observar en primera persona a las mujeres que han sido protagonistas de sus vidas, y sin duda no paramos en aprender de ellas.

    Mediante estas líneas, queremos dar las gracias a todas las mujeres que en el pasado, y ahora en el presente luchan por la desigualdad y los derechos de todas la mujeres, y mostrar toda nuestra admiración.

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más
  • BARATZEKO TERAPIA – HORTOTERAPIA
    BARATZEKO TERAPIA – HORTOTERAPIA
    No hay comentarios en BARATZEKO TERAPIA – HORTOTERAPIA

    Berriz ere lanean hasteko irrikitan gaude… laister lehengo urtean bezela baratzeko fruituak maitasun guztiz erein, hazi eta goxatu ondoren, dastatzeko aukera izango baitugu… bitartean, lehengo urtean lortu genituen helburuak aztertu eta aurten, ea zein aukera gehiago izan ditzazkegun landuko dugu.

    Estamos nuevamente organizándonos para pronto empezar a trabajar nuevamente nuestro pequeño huerto, donde podremos gozar de horas de entretenimiento sembrando, mimando nuestras hortalizas y verduras, y como no degustando todo aquello que consigamos cultivar…

    “La Hortoterapia, sirviéndose de huertos y jardines especialmente diseñados y adaptados, utiliza el valor rehabilitador y terapéutico que ofrecen las plantas y la naturaleza para mejorar el bienestar físico y mental en las personas.

    Los jardines y huertos terapéuticos tienen una función social, lúdica, educativa y terapéutica y constituyen entornos que ofrecen a los individuos la oportunidad de conectar con el mundo de la naturaleza. Son indiscutibles los beneficios terapéuticos que aporta el trabajo en el huerto; el contacto con la tierra y con las plantas; el trabajo manual; la responsabilidad de mantener un ser vivo; la satisfacción de obtener resultados; el trabajo en equipo…, proporcionando una gran cantidad de recursos para mejorar la calidad de vida de las personas”

     

     

     

    Imágenes Relacionadas:

    Leer más

Nuestras entradas – Gure sarrerak

abril 2024
L M X J V S D
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

¡Síguenos! – Jarrai gaitzazu!

Back to Top