Izaro Etxaniz Unanue, Orio Babyauto trainerako kide den txapelduna, gure Gisasola Egoitzako lan taldeko kide dugu baita ere, aurtengo Euskotren-eko Ligako garaile izan direlarik, 13 bandera Oriora ekarriz.
Elkarrizketa
xume honekin, arraunari, emakume kirolariei eta gure kide den Izaro
txapeldunari homenaldi txiki bat eskaini nahi diogu egoitzatik.
Orioko herriaz gain, gu ere, Gisasola osatzen dugun guztiok zutaz
harro gaudelako, egunero erakusten baitiguzu indarra, esfortzua eta
disziplinarekin urrutira iristea posible dela…
ARRAUNAREN HASTAPENAK
Elkarrizketarekin hasi baino lehen… arraunaren historiaren laburpen txiki bat…
Hainbat
mendeetan zehar kostaldeko arrantzarako erabiltzen ziren ontzi haiek.
Guztiz garrantzizkoa zenez arineketan bueltatzea arrantza ahalik eta
gehien saltzeko, antzinako biziraute modu hori abiadura kirola
bilakatu zen. Bizkaian Bilbon eta Gipuzkoan Pasaian, kostaldera
hurbiltzen ziren eta lehorreratu nahi zuten belauntzi handiei
laguntzeko, traineruen moduko ontziak erabiltzen ziren, eta ogibide
horretatik ere norgehiagokak sortu ziren. Hasiera batean desafioak
eta apustuak izan ziren arraunaren erdigunea. Geroago federazioak,
txapelketak eta 2003.tik
aurrera liga egonkorrak sortu ziren, beste hainbat kiroletan
bezala…
Euskotren
liga edo Emakumeen ACT liga, nagusiki Galizia, Kantabria eta
Euskadiko emakueen traineruen klubek jokatzen duten lehia da. 2009Tik
jokatzen den txapelketa da, nahiz eta 2011an liga bihurtu zen urtea
izan.
Pasai
Koxtape San Joan-eko klubak eskuratu ditu 3 urteetan ligaren postu
gorenena, 3 liga izanik, Zumaiak eta Rías Baixas-ek bi eskuratuak
dituzte.
Aurten,
Orio-ko neskak eskuratu dute indarrez Ligako postu garaienena, eta
beraien kide den gure Izaro, gertutik jarraitzen ari gara txapelketa
osoan…
Izaro
2006tik, arraunean murgildua bizi izan zera oker ez bagaude… Nondik
datorkizu arraunerako griña?
Kuadrilako
veste biekin hasi nintzen arraunean, kirolen batean aritu nahi genuen
eta arraunean probatzera animatu gintuzten bertan aritzen ziren
Itziarko mutil batzuek. Probatu eta gustatu. Zumaiko klubean ibili
naiz hainbat urtez, urte batzuk geldirik ere bai eta berriz bueltatu,
eta aurreko urtetik Orion nabil arraunean.
2-
Nola da Izaro, arraunlari baten prestaketa fisiko eta mentala ligan
hasi aurretik eta liga bitartean?
Prestaketarekin
azaroa inguruan hasten gara, entrenamentu luzeak izaten dira,
lehorrean, gimnasion sartuta; kore ariketak, pesak, ergometroa eta
korrika.
Trainerilako
ligan ere parte hartzen dugu eta horretarako uretara ertetzen hasten
gara, beti ere traineruari garrantzia emanez.
Traineruko
ligari begira entrenamendu zehatzagoak egiten ditugu, neguan baino
entrenamentu laburragoak.
3-
Aurten ikaragarrizko urtea egiten ari zarete Orion, zer sentitzen da
hainbeste esfortzu eta lan ondoren emaitza hauek lortu dituzuela
ikustean?
Izugarrizko
poza sentitzen da egindako lan eta esfortzu guztiaren fruituak
ikusten dituzunean. Egindako lan hortan sinisten duzu, egunetik
egunera hobetzen joan gara. Taldeko partaide guztiengan konfiantza
osoa sentitzen dut, denok eman dugu daukagun hoberena guzti hau
Aurrera ateratzeko. Oso harro nago daukagun taldearekin.
4-
Zer esango zenuke arraun inguruko afizioari buruz, jendeak maite al
du arrauna? Nola sentitzen zarete taldean?
Orion
bai behintzat, sekulako afizioa dago bertan. Izugarri bizitzen dute
arrauna, eta hori pozgarria da, harrituta geratu nintzen lehenengo
ongi-etorria egin zigutenean eta igandero igandero bandera bakoitzeko
herriko udaletxe atarian gerturatzen zen jende guzti hori ikustean.
Taldean
oso ongi moldatzen gara guztiok, oso giro ona daukagu gure artean.
5-
Izaro, kirolari
apartaz gain, gure geoitzako lan taldean lanean damakizu denboraldi
bat, gure etxean bizi direnen zinketen zati garratzitsu bt iznez.
Arraunean damakizun disziplinak lanean laguntze zaitu? Ze ekarpen
egiten dituzu lanean arraun taldetik ikasiak izan direnak?
Distiplinak
asko laguntzen du, zerbaitetan konpromisoa hartu baduzu bete egin
behar dela erakutsi dit arraunak urte guzti hauetan eta egiten duzun
guzti hori gogoz eta daukazun hoberena emanez. Lanean ere hori egiten
saiatzen naiz.
Arraunak
indartsuago egin nau pertsona moduan, gauzak konstantziaz eta
pasientziaz lortzen direla erakutsi dit eta lan honetan askotan
indartsu egon behar duzu emozionalki eta momentu gogorretan dauden
persona horiei lagundu.
6-
Liga amaituta zer geratzen zaizue denboraldia guztiz borobiltzeko?
Denboraldi polit honi amaiera emateko kontxako estropadak geratzen zaizkigu. Ostegunean izan genuen kontxako sailkapen estropada, eta bertarako sarrera lortu genuen. Kontxako bandera oso garrantzitsua da arraunlari batentzat, bi igandetan denborarik onena egiten duenak irabaziko du hain preziatua den bandera. Izugarria litzateke hau lortzea. Horretarako kontzentratu eta gogor egingo diogu.
Zorte on Izaro… zuri eta Orioko zure kide guztiei… gozatu geratzen zaizkizuen azken lehiaketak eta mila esker elkarrizketa hau egiteko aukera eman diguzulako.
Gaur Martxoak 20, nazioarteko pozaren eguna ospatzen da 2013. urtetik. Nazioarteko batzar nagusian erabakia izan zen, Bután erreinuko proposamena jatorri izan zuelarik, beraietzat, nazioaren zoriontasuna indize ekonomikoen pareko garrantzizko indize bat baita. Pozaren eta zoriontasunaren inguruan gure filosofo aintzidari askoren iritzi eta aurkikuntzei buruzko artikulu eder hau ekarri nahi izan dugu gaur web orria, El…
NAZIOARTEKO ALZHEIMER ETA BESTE DEMENTZIEN EGUNA Bihar, irailak 21 Nazioarteko Alzheimer-aren eguna ospatzen da, aurten “kontzientzia soziala” lelopean. Gaur egun, gaixotasun honek 12.000 pertsonari eragiten die Gipuzkoan, baina aurreikusten da 2030ean pertsona horien bikoitzari baino gehiagori eragingo diola Egun honen garrantziaz jabeturik, Gisasola Egoitzako gure lan talde kide diren Ariane (pedagoga eta dinamizatzailea), Nagore…
Gaur gure web orrira, gure gizarte langile den Nagore Gallastegi Lazkano-ri eginiko elkarrizketa polit hau ekarri dugu. Bihar Nagore, bere jaioterriko, Zumaiako Flysch Trail probako maratoi erdian aterako da, bere kamisetan, gure izena urrutiraino eramaz. Hoy tenemos el gusto de compartir con vosotros la entrevista realizada a nuestra trabajadora social Nagore Gallastegi Lazkano, trabajadora social…
Estrenamos pequeño rincón en nuestra residencia… la PEQUEÑA BIBLIOTECA SOLIDARIA… Estamos muy contentos con poder ofrecer un pequeño espacio de mucha luz natural, silencio y paz donde hemos ubicado esta pequeña biblioteca solidaria. En ella, todos estáis invitados a participar y coger cualquiera de los libros de lectura expuestos en las baldas, disfrutar de momentos de lectura junto a nuestros…
[vc_row][vc_column][vc_single_image image=”102″ img_size=”large” add_caption=”yes” alignment=”center” style=”vc_box_outline” border_color=”orange” onclick=”custom_link” css_animation=”appear” link=”http://residenciagisasola.com/uncategorized/llega-el-dia-de-…umplimos-14-anos/”][vc_column_text] 14 años ya, es una vida, es una vida para una residencia, la Residencia Gisasola. Esta aventura comenzó como otras muchas casi por casualidad, estaba buscando un proyecto que me permitiera disfrutar de una jubilación activa algo de hostelería algo que tuviera que ver con…
Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.
SERVICIO DE GOOGLE MAPS
Google maps permite la inserción de mapas en las webs de terceros, como la presente. Las cookies utilizadas por google maps son: SID, SAPISID, APISID, SSID, HSID, NID, PREF.
Sirven establecer varios identificadores únicos, salvo la cookie PREF, que es utilizada para mostrar las preferencias del zoom de los mapas.
La cookie PREF tienen una duración de un año. Las cookies SAPISID, APISID, SSID, HSID, SID, tienen una duración de dos años. El resto son cookies de sesión, o que tienen una permanencia corta.
Si desea obtener más información, visite el siguiente enlace:http://www.google.es/policies/privacy/
Para más información sobre las cookies que utiliza google maps, puede visitar el siguiente enlace: http://www.google.com/policies/technologies/types/
Cookies estrictamente necesarias
Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.
Coméntalo ahora